
Gure Eskuk eta Kataluniako hainbat erakundek elkarlanean antolatutako Pirinioetako Bidea egitasmoak erantzun handia izan du herrian. Dozenaka oiartzuarrek parte hartu zuten larunbatekoan.

Egitasmoa uztailaren 2an burutuko da, eta gaur goizean egin den agerraldian, proiektuko xehetasunak eta Oarsoaldeko herritarrek argituko dituzten gainak zeintzuk diren zehaztu dute.

Aurkezpen ekitaldia Niessenen izango da, 12:00etan. Bertan proiektuaren nondik norakoak aipatuko dira, eta Oarsoaldeko herritarrei uztailaren 2an argiztatuko duten tontorra zein den zehaztuko diete.

Era berean, egunean bertan Oiartzunen antolatu duten egitarauaren berri eman dute, "Pirinioetako Bidea" egitasmoaren baitan.