
Gauean argiztatuko dituzte, Gure Eskuren eta Kataluniako hainbat erakunderen ekimenez Oarso Bidasoko eta Pirinioetako mendiak.

Pirinioetako Bidearen eguna da biharkoa, Gure Eskuk eta Kataluniako hainbat eragilek elkarlanean antolatutako mendi argiztapen handia. Oarsoaldeko eta Bidasoko biztanleek hainbat deialdi dituzte.

Uztailaren 2an egingo den mobilizazioa aurkeztuko dute gaur arratsaldean. Lanen antolaketarekin hasiko direla adierazi dute.

Larunbatean Oarsoaldeko aurkezpenera joateko gonbita egin dute, eta asteazkenean Oiartzunen "lur hartzen joateko" batzarra.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak Pirinioetako Bidea antolatu du, Kataluniako eragileekin batera. 300 gailur argituko dituzte.

Jaizkibelgo begiratoki ingurua argiztatzea dagokio lezoarrei uztailaren 2an. Hara joateko autobusak antolatu ditu Gure Eskuk.