
Hilabete hasieran Trintxerpen hustutako bi atarietako bizilagunek bi aste eman dituzte lagun eta senitartekoen etxean bizitzen. Segurtasun lanak eginda, atzo bueltatu ziren etxera.

Hilaren hasieran etxetik irtenarazitako Jaizkibel kaleko bizilagunak aste honetan euren etxeetara bueltatu ahal izango dira, lanak aurreikusi bezala badoaz.

Atzo 21:00ak aldera hustu zituzten etxebizitzak. Teknikariek segurtasuna berma daitekeela ziurtatu arte udaltzaingoaren patruila bat egongo da 24 orduz bi atarien sarbidea kontrolatzen.

Igandean 1 eta 3 atariko bizilagunek pitzadura arriskutsuak antzeman zituzten eraikinean. Ordutik dago itxita kalea.