
Gazteen motibazioak aldatzen ari direla ikusita, Pasaia Badia Aktiboak 14 eta 17 urte arteko gazteei begirako fitness saioak sortu ditu, taldean entrenatzeko eta balioekin hezteko.

Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak joan den ikasturteko balorazioa egin du, eta nabarmendu du Pasaia Badia Aktiboa estrategia «indarberritu» egin dela, herritarren parte-hartzeagatik.