
Gaur hasiko dira Poesia Egunak, bi emanaldirekin. Asteburu batean bilduta egotetik ia astebetekoa izatera pasatuko da egitaraua. Etxearen kontzeptuari begiratuko diote.

Ergoien-Ergoien ibilaldi poetikoa antolatu dute irailaren 6rako. Hura bukatuta bazkaria egingo dute Auzokalten; asteazkenera arte erreserba daiteke.

Poesia Egunen barruan 'Poeta bat zure sukaldean' egingo dute, Harkaitz Cano, Itziar Ugarte eta Jose Luis Otamendirekin. Ikusi nahi duenak izena eman behar du.

Formol laborategiak Poesia Egunen lehenengo egunean taularatuko du bere lana. Sarrerak eros daitezke webgunean.