
Herriko sei sortzailek euren produktuak izango dituzte salgai Pop Up dendan beste urte batez, «herritarrengandik hurbilago» egoteko asmoz. Madalen kalean irekiko dute, astelehenean.

Fabrikan ari diren zortzi artisauak Torrekuatik atera dituzte beren sorkuntzak hilabetez zabalik izan duten dendaren bidez. Gaur da azken eguna haien lanak dendan ikusi eta erosteko.