
Bekoz beko elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute antxotarrek Biteri plazan. Indarkeria matxista erabat gaitzetsi eta emakumeen sareak eraikitzeko beharra aldarrikatu dute. Egungo zaintza sistema ereduan ere aldaketak eskatu dituzte.

Errenteriako PSE-EEk kezka azaldu du gertakariaren gainean, eta prentsa oharra bideratu du komunikabideetara, salatu duenez, "Errenteriako hainbat gazteri ere eragin dielako gertakariak".