
Ehunka eta ehunka lagunek osatutako marea urdinak dantzan eta kantuan jarri du herria. Une hunkigarria izan da Madalena kalean Oreretako mugimendu Feminista omentzerakoan.

Lurrikara laranjak dardarazi ditu gaur bazterrak, eta ageri-agerian utzi dute beste behin ere, Kuadrilla Egunaren atzean herri bat dagoela bizi-bizi.

Kuadrillen poteoak eta Kitadelpare txarangak bazterrak alaitu dituzte gaur eguerdian. Konpartsen eta kuadrillen desfileak hartuko dio lekukoa poteoari, 17:00etan hasita.

Yola elkarteak Gabon kantaldia egingo du datorren asteazkenean, 12:00etatik aurrera. Poteoa egingo dute herrian zehar, betiko kantak abestuz.