
Ergoien auzoko Aiendola, Txabola eta Olaetxe presak dira aldundiak eraitsiko dituenak; «lotura ekologikoa hobetzeko» burutuko duela Diputazioak esku hartzea erantsi du talde ekologistak.

Presa botatzeko baimena eman du udalak, bi arrazoirengatik: aspaldi ez dela erabili, eta inguruko habitat naturala berera bueltatzeko, pixkanaka.




Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak ekoizpen elektrikorako Ereñozuko Urumea ibaiko uren 4.000 litro segundoko aprobetxamendu eskubidea iraungitzea erabaki zuen. Errenteriako Udalaren jabetzakoa da aprobetxamendu eskubide hori.

Orain dela hiru urteko euriteek, Fanderia eta Oiartzun arteko mugan XIX. mendearen lehen erdian jarri zuten presa apurtu eta desagerrarazi zuen erabat. Orain, arrapala bat egin dute, arrainek presa zeharkatzeko aukera izan dezaten.
