
Espetxea eta eritasunaren gordina nola bizitzen den azaldu nahi du Lander Garro oreretarrak zuzendu eta Sare Herritarrak eta Gasteibeltza produktorak ekoitzi duten film dokumentalak.

19:00etan izango da elkarretaratzea Agirre Lehendakariaren plazan, apirilaren 7an, asteazkena.

Arrietari bigarren gradua ezarri diola Espainiako Espetxe Erakundeak jakinarazi du Sare Herritarrak, halaber.

Agirre Lehendakariaren plazan egin dute aurkezpen jendetsua, eta herritar guztiak deitu dituzte bat egitera dinamikarekin

Izan Bidea dinamika jendaurrean aurkeztuko dute hilaren 20an. Presoak etxeratzeko dinamika Mikel Arrieta larri gaixo dagoen herriko presoaren aldeko kanpainarekin uztartuko dute.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten, 65 urtetik gorakoak diren eta ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak aske uzteko eskatu dute Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten bederatzi alderdi politikok.

Balkoietan egin beharrekoa da Sarek eta Etxeratek antolatu duten iniziatiba, baina sare sozialetara eraman nahi dute ondoren ahalik eta gehien zabaltzeko. Helburua, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak bertan behera uztea.

Sare Herritarrak, larri gaixo dauden euskal presoek bizi duten egoera ekarri du gogora, eta gaur egungo egoeran inoiz baino presazkoagoa dela horiek etxeratzea esan du.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoek, ehunka herritarren babesa jaso zuten joan den igandean (hilak 29). Sarre Herritarrak deitu zuen mobilizaziora eta erantzun zabala jaso zuen.

Euskal presoen giza eskubideen alde aritu ziren eskubaloian larunbatean Orain Presoak iniziatibaren barruan. Izan ere, handball erakustaldia egin zuten Zumardian.

Zumardian egingo dute erakustaldia 10:00etan hasita. 13:00etan berriz, argazki erraldoia egingo dute.

Gabonetan egingo du, abenduaren 30ean, 12:00etan eta herritar guztiak parte hartzera deitu ditu dinamikak.

Larri gaixo diren Gogorza eta Arrieta preso oreretarren alde plenoak martxoan onartutako mozioaren harira egin du bisita Julen Mendozak.

Mikel Arrieta larri gaixo den preso oreretarra bisitatu du Julen Mendoza alkateak Algecirasko (Andaluzia, Espainia) espetxean.

Aho batez. Alderdi guztiek bat egin dute Sare Herritarrak gaurko plenoan Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta, larri gaixo dauden Oreretako presoen gainean, aurkeztu duen mozioarekin. Lehen aldiz lortu da Errenteriako plenoan halako babesa preso gaixoen inguruan, PSE-EEk ez duelako orain arte babestu norabide horretan zihoan moziorik.

Mendi irteera antolatu du Errenteria-Oreretako mendizale talde batek larri gaixo diren Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta Oreretako presoen etxeratzea eskatzeko.

80 jokalarik hartu dute parte larri gaixo dagoen Aitzol Gogorza etxeratzea eskatu duen eskubaloi erakustaldian. Uztailaren 1eko mosaikora ere deitu dute.

Sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote Oier Gomez euskal preso gasteiztarrari. Gomezen muturreko egoera salatzeko, elkarretaratzera deitu du Sare Herritarrak bihar 19:30ean Niessenen.

Gogorzak bizi duen egoera salatzearekin batera, Gogorzaren zein larri gaixo dauden gainontzeko euskal presoen etxeratzea eskatu zuten.