
Aste honetan esleitu ditu udalak pasealekuko lanak, 288.618 euroko aurrekontuarekin. 3 metroko altuerako hesia ezarriko dute bidearen zati handi batean.

Obrak Pasaiako Udalak egingo ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzari esker. Lanak gauzatzean San Pedrok "birika" berreskuratuko du.

Pasa den urte amaieran izandako luiziengatik Ondartxo pasealekua moztarazi zuten. Bidearen itxierak ez zuen inor ezaxola utzi: batzuentzat borroka izan da, besteentzat amesgaizto.