
Bihar beteko ditu 100 urteak Touring Kirol Elkarteak. Egun handia, baina, larunbatean izango da, eta horri begira egitarau zabala atondu dute, ospakizuna ‘herriaren festa’ izan dadin

Abaraxkak antolatuta, puzgarriekin goza daiteke Elorsoro kiroldegiko kantxan. Goizean jarri dituzte, eta arratsaldean berriro irekiko dituzte.

Trintxerpek lekukoa hartuko die aste honetan Antxori, San Pedrori eta Donibaneri. Trintxerpeko Jai Batzordeak gustu eta publiko guztietarako proposamenak ondu ditu. Programazio osoa, albistean.