
Hamabost urteko ibilbidea dauka atzean marrazkilari eta grabatzaile irundarrak. Musikarientzako egindako enkarguak dira beharbada bere lan ezagunenak, baina beste mila bide irekita ditu.

Ramon Jauregi PSOEko Presidentzia ministro ohia Errenteria-Oreretan izango da bihar, hitzaldi bat emateko: Sozialdemokrazia eta Europa. Hitzaldia Reina aretoan izango da, 19:30ean, eta sarrera doakoa da.

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, artisau gaztari buruzko saioa izango da igandean Arditurriko Interpretazio Zentroan. 11:00etan hasita, Ramon Lizeaga artisauak saio teoriko bat emango du, antzinako eran gazta nola egiten den azalduz. Ondoren, gaz...

Urteetan bake epaile izandako Jose Ramon Sistiaga ‘Kaxero’ omendu egingo dute hilaren 23an. “Pasai Donibaneko herriari, egunez egun eta urtez urte eskainitako lanaren esker onez” egingo diote aitortza herritarrek eta lagunek.Besteak beste herri bazkaria antolatu dute. Bazkarirako txartelak 25 euroan eros daitezke Itziar, Ganbara, Arkupe Berri, Bea estankona eta Patxikun eros daitezke. Bazkarirako 300 lagun inguru espero dituzte. Omenaldia Karrakela komandoak antolatu du, Bixi-xibi, Yola, Itsas Mendi, Izkiro, Usoa, Albaola, San Juan Arraun Elkartea, ZUGOI, Miren Etxenike eta Etxekar eta merkatarien elkarteen laguntzaz. Honatx egitaraua: 12:00: Kalejira, Meipitik Santiago plazara, Kaxerorekin eta zanpantzarrekin. 12:30: Omenaldia Santiago plazan. Aurreskua, txalaparta… ondoren zikiro jatea eta salda, piperrada, euskal pastela, ardoa, ura eta kafea.
