
San Joan bezperarekin eta egun horretako suarekin bat egin dute, euskal presoen aldeko aldarria gau magikoarekin uztartu dute.

Balkoietan egin beharrekoa da Sarek eta Etxeratek antolatu duten iniziatiba, baina sare sozialetara eraman nahi dute ondoren ahalik eta gehien zabaltzeko. Helburua, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak bertan behera uztea.