
Oarsoaldeko taldeak sailkapeneko azken postuetan iritsi dira denboraldiaren une erabakigarrira, eta berebizikoa dute irabaztea jaitsierako postuak atzean utzi eta salbaziora gerturatzeko. Fanderian izango da partida, 16:30ean.

Partida ona jokatu bazuten ere, Pasaiak 0-1 galdu zuen azken minutuetan sailkapenaren bigarren postuan den Beasainen aurka. Pasaitarrak bolada txarra eten ezinik dabiltza.