
Hilaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindaria, eta udalak, Pasaia Musikalek eta Juanje Neira eskolak kalejira eta ekitaldi musikatua antolatu dituzte San Pedron.

San Pedro kalea. Iraganeko irudiak 1885-1985 erakusketaren aurkezpena egingo dute ostiralean, hilak 18, Itsas Etxea Auditoriumean, 13:00etan. Arma Plaza Fundazioaren ekimenez, hainbat lagun aritu dira boluntario lana egiten, garai bateko argazkiak herritarrei eskatu, bildu, sailkatu eta erakusketarako prestatzen.