saneamendua

[Erreportajea] 642 sinadura, saneamendurako herri proposamenaren alde

Hiru dokumentu aurkeztu ditu Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko Batzarrak udaletxean; horien artean, udal arduradunekin "berehala" biltzeko eskaera.

Saneamenduaren aurreproiektuari ekarpenak egitera deitu du EAJk

Sanjuandarrak ekarpenak egitera animatu ditu Loreto Osak. Proposamenak aurkezteko epea datorren ostegunean (hilak 11) bukatuko da.

Saneamenduaren aurreproiektuaren aurkako sinadura bilketa martxan da

Donibanen aurkezturiko planaren aurka sina dezakete dagoeneko sanjuandarrek, hilaren 9ra arte. Epeak atzera ditzaten eskatuko diete lanen arduradunei.

"Guztiz onartezin" iritzi dio Eguzkik saneamenduaren aurreproiektuari

Bizilagunentzako "soluzio integrala" izango den plana galdegin du talde ekologistak, proiektuak saneamendu saretik kanpo utzi baititu 40-50 bat sanjuandar.

Saneamenduaren proiektu "osagabe eta hobegarriaz" hausnartzeko bilera

Ostegunean, 19:00etan, herri batzarra egingo dute hainbat sanjuandarrek Juanba Berasategiko Kultur Aretoan. "Kaltetu gisa" nola erantzun aztertuko dute.

Donibaneko saneamendu lanek 5 urte inguruko iraupena izango dute

Obra zatika egingo da, Bonantzako eremutik abiatuta, 25 metro inguruko tarteei eraginez. Bizilagunek etxeetako harguneak berritu beharko dituzte.

Donibaneko saneamenduari ekiteko prozesua irailean hasiko da

Lehen fasean aurreproiektua jendaurrean jarriko dute, informazio eta partaidetza prozesuari ekinez. Lanak noiz hasiko diren ez dute iragarri.

Donibaneko saneamendurako parte hartze prozesua jarriko dute martxan

Saneamendu arazoentzako irtenbide teknikoa aurkeztu dio Aldundiak Pasaiako Udalari. Erabakiak hartzeko bizilagunen iritzia kontuan hartu nahi du alkateak.

San Pedroko lonjan hainbat saneamendu lan egingo dituzte

Hospitalilloko aparkalekuaren inguruan eta lonjako sarreraren aldamenean hiru sarbide bertikal zabalduko dituzte, hoditeria birgaitzeko.

Gehiago