
Gaur arratsaldean botako dute Pasai Donibanen jaien hasiera iragarriko duen txupina. Manchester City taldeko atezainen entrenatzaile Xabier Manzisidorrek gidatuko du txupinazoa, eta ondoren festek eztanda egingo du. Euska Herriko txoko guztietan gertatuko denaren antzera, gaur arratsean sua izango da protagonista, eta baita haren inguruan dantzan ariko diren herritarrak.
