
San Joan eguna dela eta, Donibanen ez dute zerbitzurik eskainiko. Antxo eta Trintxerpeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak zabalik izango dira.

Hilaren 24ean osteguneroko bilketarik egingo ez denez, Antxo eta Donibaneko bizilagunei eskatu diete tamaina handiko hondakinik utz ez dezaten kalean.