sanpedrokofaroa

Ondartxo ireki dezaten eskatzeko elkartuko dira sanpedrotarrak

'Ireki bideak' lemapean, datorren ostegunean -martxoak 4- 19:30ean elkarretaratzea egingo dute herriko plazan "arnas bideak" zabalik nahi dituztelako.

Udalak lehiaketara atera du Ondartxo pasealekua irekitzeko obra

376.000 euroko aurrekontua duten lanak kontratatzeko mahaia martxoaren 8an egingo dute. Hiru metroko altuerako hesia ezarriko da farorako bidean.

Ondartxo pasealekua berrirekitzeko lanak lau hilabetez luzatuko dira

Nahikari Otermin Hirigintza zinegotziak iragarri du oraindik ez dakitela obrak noiz hasiko diren, hainbat izapide egin behar baitira aurretik.

Ondartxoko lanei buruz "adierazpen arduragabeak" egin izana egotzi dio EH Bilduk Otermini

Pasaiako EH Bilduk hirigintza zinegotziari leporatu dio pasealekua zabaltzeko lanak hilabete honetan hasiko zirela iragarri izana, horiek abendua baino lehen hasiko ez direnean.

Ondartxo pasealekuko segurtasun lanak udalak egingo ditu

Hilabeteko epean hasi nahi dute konponketekin. Lanek 300.000 euroko aurrekontua dute; ordainetan, jabeek, lursailak udalari eman beharko dizkiete.

Mural baten bidez Ondartxo pasealekua ireki dezaten eskatu dute sanpedrotarrek

Puntetarako eta farorako bideek itxita jarraitzen dute negutik. Egoerari konponbidea emateko aldarria luzatu nahi izan dute, beste behin, San Pedroko herritarrek, mural baten bitartez honako honetan.

Manifestazio "zaratatsua", ostiralean, puntetarako eta farorako bidea zabal dezaten

Atzo, asteartea, herri batzarra egin zen Herriko Plazan puntetarako eta farorako bidea zabal dezaten eskatzeko. Ostiral honetan aldarrikapenari jarraipena eman nahi diote sanpedrotarrek, 20:00etan frontoitik abiatuko den manifestazio batekin.

Herri batzarra deitu dute San Pedron, puntetarako eta farorako bidea irekitzeko

"Utzikeriaren" aurkako herri batzarrarekin bat egitera deitu dituzte sanpedrotarrak, puntetarako eta farorako bidea ireki dezaten eskatzeko. Asteartean izango da topaketa, 20:00etan, Herriko Plazan.

Gehiago