Manifestazio "zaratatsua", ostiralean, puntetarako eta farorako bidea zabal dezaten

Atzo, asteartea, herri batzarra egin zen Herriko Plazan puntetarako eta farorako bidea zabal dezaten eskatzeko. Ostiral honetan aldarrikapenari jarraipena eman nahi diote sanpedrotarrek, 20:00etan frontoitik abiatuko den manifestazio batekin.

Bizilagunak txistuak, kazolak, "edo zarata egiteko edozer gauza" eramatera animatu dituzte.

Protesta “zaratatsua” izango da ostiralekoa; bizilagunak txistuak, kazolak, “edo zarata egiteko edozer gauza” eramatera animatu nahi izan ditu San Pedroko herritar talde batek. Sanpedrotarrak portuaren eta udalaren “utzikeriaz nazkatuta” daudela adierazi dute, eta puntetarako eta farorako bideak zabalik nahi dituztela; aldarrikapen hori nabarmentzeko “manifestazio zaratatsua” deitu dute ostiralerako, 20:00etan, herriko frontoitik abiatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.