
San Pedroko haurrek gaur goizean ekin diote lehen faseari. Nexgraffen laguntzaz, parkea izango den lursaileko paretak margotzen hasi dira.

Adingabeek zer nolako herria nahi duten argi dutela frogatu dute. Herrigintzari dagokionez asko dute esateko, baita euren eskuz egiteko ere. Donibanen jolasgune bat eraiki dute, eta San Pedron bidean dira.