
'Erreka'-k ez du esperotako hasiera izan Eusko Label Ligan. 'Batelerak' hirugarren izan dira asteburuan jokatutako bi estropadetan, eta onenen pare jarraitzen dute. San Pedro seigarren izan zen atzo Zumaian.

ETE eta KAE1 ligetako traineruek sasoiko bigarren estropadak jokatuko dituzte igandean Pasaiako badian. San Juan Koxtapek eta Sanpedrotarrak antolatu dituzte lehiaketak.

Hilaren 14an eta 15ean Eusko Labeleko igoerako eta jaitsierako play-offak jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten. Bi ontzi pasaitar itsasoratuko dira: San Pedro eta San Juan. «Ilusioz» eta «gogoz» daude zitarako.