
Antxokoak, Donibanekoak eta San Pedrokoak egin ondoren, Trintxerpeko Inauteriak egingo dira hilaren 20tik 22ra bitartean. Jai batzordeak programazio zabala prestatu du mozorroaren festaz gozatzeko.

Emakumeen danborradak Trintxerpeko Sastakai Txaranga omenduko du gaur karmenak aurkezteko ekitaldian. Albistea poztasunez jaso dute, eta prest dira aurten ere musika doinuak barrutian zehar zabaltzeko.