
Herrerako San Luis-La Sallen ikasle zela jasandako sexu abusuak salatu ditu errenteriarrak. 52 urtez gordeta izan duena atera, eta antzeko kasuak izan dituztenei salaketa jar dezatela esan die.

11-12 urte zituenean jasan zituen errenteriarrak sexu abusuak Herrerako ikastetxean. Ostiralean jarri zuen salaketa, "beti buruan izan ditut abusuak".