
Nazioarteko Share proiektutik sortutako My dearest Rituals ikuskizunaren estreinaldia izango da bihar Lekuona Fabrikan; ostiralean berriz, Dantza Hirian jaialdiaren barruan hiru emanaldi izango dira.

Errenteria-Oreretako Udala Afrikako eta Europako hainbat eragilerekin batera dago elkarlanean. Helburua da bi kontinente horien arteko ezagutzak eta esperientzia trukeak sustatzea.

2021ean Errenteriako Udalak bat egin zuen nazioarteko Share proiektu soziokulturalarekin. Europa, afrika eta Ekialde Ertaineko bazkideen artean harreman iraunkorrak sortzea du helburu sormena eta hezkuntzan oinarritutako proiektuak.