
EAJ eta EH Bildu adostasun batera iritsi dira hondakinen gaian, eta zintzilikarioak zein edukiontziak egongo dira.

Jesus Maria Martiarena alkateak "herritarren nahiari eta eskaerari erantzutea lehenetsi" du.

Agintean edonor dagoela ere, sistema mantentzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek. Birziklatze tasa %80an mantentzea (edo handitzea) da helburua.