
Elizalde Dantza Taldeak antolatuta, Soinu Zahar Txapelketa egingo dute datorren igande goizean.

Antxoko Ibaiondo pilotalekuan jokatuko dira lehiak, 18:30etik aurrera.

Mutiletan Iker Larunbe atarrabiarra da aurtengo faborito nagusia eta aurtengo txapelketa irabaziz gero Atarrabiara eramango luke behin betiko Tomas Muruaren garaikurra; Nesketan, iazko irabazle Izar Etxeberria oiartzuarra da saria eskuratzeko hautagai nagusia.

Soinu zaharraren diziplinan txapela bost aldiz jantzi duen lehen emakumezkoa da Etxeberria

Euskadiko X. Soinu Zahar eta Euskadiko XXXVI. Gipuzkoar Aurresku txapelketak irabazi dituzte, hurrenez hurren.