
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak (EEB) emandako datuen arabera, errenta ordaintzeko esfortzu ekonomikoa igo egin da pasaitarren artean, %35,4ra igo baita hileko bataz besteko alokairu errenta.

EH Bildu, PSE-EE eta Podemos alderdien aldeko bozkekin eta EAJren abstentzioarekin egin du aurrera mozioak.

Pasaiako alokairuen merkatuko prezioen garestitzearen ondoriozko neurria da. Datorren astearteko plenoan izango dute zioa eztabaidagai.