
Pentsioak daude jokoan, egungoak eta etorkizunekoak ere. Horren jakitun dira eta ez daude amore emateko prest.

Pentsio eta zahartzaro duin baterako eskubidea aldarrikatu du Duintasunak gaur, hileko lehen astelehenero bezala.

Haserre daude emakume pentsiodun eta adinekoak. 'Toledoko Itunaren murrizketei ez!' lelopean manifestaziora deitu du Duintasunak.