[Galeria] Kalea hartu dute zahartzaro duinaren alde
Pentsioak daude jokoan, egungoak eta etorkizunekoak ere. Horren jakitun dira eta ez daude amore emateko prest.
Pentsioak daude jokoan, egungoak eta etorkizunekoak ere. Horren jakitun dira eta ez daude amore emateko prest. Aurreko baldintza kaskarrei, beste arrisku bat gehitu zaio orain: Espainiako Gobernutik bultzatzen ari diren Toledoko Itunaren gomendioak. Horiek ditu jomugan pentsiodunen mugimenduak, une honetan, borroka lerro berri bat. Izan ere, garaiz eragin ezean, pentsio sistema publiko eta duinak agertoki ilunago batera eraman ditzakete.
Etorkizunaren alde, zahartzaro duinaren alde, eta pentsio sistema publiko eta kalitatezkoaren alde atera ziren kalera larunbatean, eta ozen esan, ez dutela onartuko pentsioen kontura negoziorik egitea.
Ondoko argazkiak Duintasuna Elkarteak helarazitakoak dira.