
'Mikel Zabalza gogoan, 40 urte' herri iniziatiba ibiltaria Errenteria-Oreretan da gaur. Galtzarabordan omenaldia izan da, eta ondoren Zumardian herri harrera.

Bizitza erdia espetxean eman duen Santi Cobos liburuaren protagonistak, eta hura idatzi duen Zigor Olabarria Argiako kazetariak egingo dute aurkezpena irailaren 6an.

Atxiloketa eta torturak ekiditeko bere burua leihotik bota zuen gazteak, Guardia Zibilak haren etxea inguratuta zuela ikusita.

Oiartzungo mediku izandakoa giza eskubideen urraketen biktima bezala aitortu du udalak gaur goizean, Arizmendienean egindako ekitaldian.

Udalak Esteban Muruetagoiena medikua zenari aitortza egingo dio bihar. Tamara alaba izango da bertan; justiziarik egin ez dela esan du, eta horretarako lanean ari dela.

Hilaren 26an izango da ekitaldi instituzionala, bi udal taldeek adostuta. Tortura hizpide izango duten beste bi ekitaldi ere antolatu dituzte.

Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua izan zena torturatua izan ondoren hil zen. Haren alaba Tamarak Eusko Jaurlaritzari aitortza eskatu dio.

Egiari Zor fundazioa historian ikusezin izandako biktimen memoria aitortzeko argi-izpi bilakatu da. Askoren oinazearen sendabide izan daiteke egia: «Beste inork ez dezala jasan guk jasan behar izan duguna».

Torturaren Kontrako Egunaren harira, ekitaldia egin du Oiartzungo Sortuk. Torturaren aitortza, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak eskatu dituzte.

Aurrera urratsak egin badira ere, ez dagoela gaur egun torturaren onarpena, erreparazioa eta berriz ere ez gertatzeko bermerik nabarmendu du ezker abertzaleak.

Ander Iriarte zinemagile oiartzuarrak torturaren gainean egindako dokumentala da 'Karpeta urdinak'. Emanaldia doan da, baina tokiaren erreserba egin behar da.

Esteban Muruetagoienaren kasua hizpide izango dute solasaldi batean. Bihar torturari buruz arituko dira, eta etzi medikua zenari aitortza egingo diote.

Elkarretaratzera deitu du Oreretako Ezker Abertzaleak gaurko 19:30ean, Herriko Plazan.

Datorren asteazkenean, otsailak 13, Torturaren Kontrako Eguna izango da. Oiartzungo Sortuk ekitaldia egingo du Done Eztebe plazan.

Jasandako torturen ondorioengatik hil zen Oiartzungo medikua omendu du Sortuk.Torturaren biktima guztientzako erreparazioa eskatu dute.

Ezker abertzaleak ekitaldi politikoa egin du Torturaren Kontrako Egunaren harira

Aurten 30 urte betetzen dira Esteban Muruetagoiena hil zenetik. Muruetagoiena ondarrutarra medikua zen herriko anbulatorioan. Guardia zibilak atxilotu zuen 1982ko martxoan, eta egun batzuetara hil zen, “jasandako torturen ondorioz”. Gaur e...

Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) elkarretaratzea eta erakusketa antolatu ditu, Torturaren Aurkako Egunaren harira. Etzi egingo dute elkarretaratzea, 13:00etan, Doneztebe plazan. Bestalde, hilabete guztian zehar torturaren gaineko erakusketa egongo da jarrita, udaletxeko areto nagusian. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete OAAMtik. Tortura “sistematikoa” OAAMtik gogorarazi dutenez, Euskal Memoria Fundazioak jaso dituen datuen arabera azken 50 urteotan 10.000 euskal herritar baino gehiago izan dira torturatuak. Tortura “sistematikoa” dela nabarmendu dute eta horren adibidetzat 2010eko datuak eman dituzte: “2010. urtean 63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako poliziek”. Euskal Herrian aro politiko berri bat irekitzeko lanean ari diren honetan, Espainiako Gobernuak tortura bihurtu du bide hori oztopatzeko bere arma nagusienetakoa, OAAMren ustez: “Azpimarragarria da ETA erakundearen aldetik etorri diren distentsio keinuen aurrean torturaren erabilera areagotu baino ez dutela egin poliziek. Eta honek, argiki, helburu politiko batzuei erantzuten die. Espainiako Gobernuak tortura erabiltzeko erabaki politikoa mantentzen du, basakeria handiz erabili ere”. Duela gutxi atxilotu zuten Patxi Arratibelen kasua ere gogorarazi dute: “Patxi Arratibelek aztnugaL idatzi zuen urte honetako urtarrilaren erdialdean Guardia Zibilaren eskuetan zela burutu zuen poliziaren aurreko deklarazioan. Laguntza eskatu zuen, torturaren infernutik ateratzeko”. Azken hilabeteotan mobilizazio eta ekimen ugari burutu dira torturaren aurka Euskal Herrian. Baina OAAMren [...]

Hilaren 5etik torturari buruzko erakusketa antolatu dute Irungo Sunbilla tabernan (Ama Xantalen kalea, 4) eta Hazia kultur elkartean (Peña kalea, 8). Otsailaren 13a bitarte, argazkiak eta torturatuen testigantzak jasotzen dira bertan. Bestalde, gai be...