
25 urte beteko ditu aurten Euskal Herriko Musika Eskolen jaiak. Ospatzeko, EAEko eskolatako 2.400dik gora ikaslek musikaz blaituko dute badia.

Emanaldia Trintxerpeko azokan izango da, hilaren 25ean, 13:00etan. Joko dituzten lanen artean Ansorena, Jacob, Sinatra eta Morriconerenak egongo dira, besteak beste.