Trintxerpe Illumbe musika bandak kontzertua eskainiko du larunbatean
Emanaldia Trintxerpeko azokan izango da, hilaren 25ean, 13:00etan. Joko dituzten lanen artean Ansorena, Jacob, Sinatra eta Morriconerenak egongo dira, besteak beste.
Pasaia Musikal musika eskolak aditzera eman du larunbat honetan, hilak 25, Trintxerpe Illumbe musika taldeak kontzertua eskainiko duela herriko azokan. Ekitaldia 13:00etan hasiko da. Bertaratzen direnek Ansorena, Jacob, Sinatra eta Morriconeren lanez gozatu ahal izango dute, Fran Berraren zuzendaritzapean.