
Tsunami Democratic-ek egindako deialdia jarraituta, ehunka gidari abiadura motelean joan dira AP8 autobidetik. Beste errepidetan ere eragina izan du.

Auto pilaketak izaten ari dira jada Irun eta Oiartzun artean. Euskal Herriko hainbat tokitan Tsunami Demokratikoaren deiari jarraitu diote.

Gaur arratsaldean 18:00etan Irungo muga kolapsatzeko deia egin dute, autoak modu geldoan mugiaraziz. Oiartzungo ordainlekutik hasiko da mobilizazioa.