
Lezoko Hezikuntza guraso elkarteak antolatuta, Herri Eskolaren parean dagoen basoa garbitu dute, herriari berriro «gune berde bat» emateko.

Txerrimuñon Lezo Palestinarekin jardunaldiak egingo dituzte bi egun horietan, herriko gune autogestionatu eta askearen 41. urteurrenarekin bat eginez.

Urriaren 5 eta 6an Donostialdeko egitasmo autonomoetan dabiltzanen topaketa egingo dute herrian, 'Autonomiatik erein!' lelopean.

Astean zehar jarduerak antolatzen ari dira. Gaur kontzertua egingo dute baserrian, eta biharko egun osorako egitaraua osatu dute.

Ostiralerako eta larunbaterako hainbat jarduera antolatu dituzte Zubitxo kaleko 13. zenbakiko baserrian.

Badia Ertzean Herri Ekimenaren jarduera Pasaiako badiaren inguruko herri eta auzoetan egiten ari dira. Kultur ekitaldien bitartez, euskal presoen etxeratzea eskatzea da asmoa.


Harrera talde bat lanean hasia da Lezon, migratzaileak lagundu eta gaiaren gaineko sentsibilizazioa zabaldu asmoz.

Jakue Pascual soziologoak Txerrimuñon aurkeztuko du bere azken liburua

Solasaldia ostegunean da, 19:00etatik aurrera. Kote Cabezudoren Biktimontzat Justizia taldeko kideek gaiaren gaineko zehaztasunak emango dituzte.

'Lurraren defentsan! Kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!' lelopean mobilizatuko dira Iruñean, otsailaren 1ean. Bertara joateko, autobusak antolatu dituzte Oarsoaldetik.

Piztu Lezok pintxopoteen saio berria antolatu du ostiralerako (hilaren 20rako). Antton Telleriaren bakarrizketak girotuko du gaualdia.

Piztu Lezoren Txerrimuñoko pintxo-poteen zikloaren barruan Eznaun eta Bikabi taldeen kontzertua jasoko du baserriak.

Thrash eta metal doinuekin hiru taldek girotuko dute larunbata baserrian. Elikagaien bankua laguntzeko aukera izango da.

Larunbatean jasoko du herriguneko baserriak egun osoa iraungo duen topaketa. Euskal Herriko Bollotopaketaren aurrekari izango da.

Hilaren 24an bilduko dira bi musika taldeak Txerrimuñon kontzertua eskaintzeko. 21:00etan hasiko da emanaldia.

Kaleko Afari Solidarioak eragilearen aldeko elkartasun keinua egin nahi dutenek 20:30ean dute hitzordua baserrian.

Eremu horrek bihurgune itxi bat eta espaloi estua dituenez, herritarrentzako erosoa ez dela adierazi du alkateak. Lezoarren irisgarritasuna hobetzeko espaloia zabalduko da gune horretan.

Kaleko Afari Solidarioak taldekoak laguntzeko hilabeteko bigarren ostiraletan pintxo-potea egiten hasi dira Txerrimuñon.

Hilaren 23rako (ostirala) bertso saio musikatua antolatu du Piztu Lezok. Hiru bertsolari, bi musikari eta gai jartzaile bat, menuan.