Kaleko Afari Solidarioak laguntzeko, gaur pintxo-potea Txerrimuñon

Kaleko Afari Solidarioak taldekoak laguntzeko hilabeteko bigarren ostiraletan pintxo-potea egiten hasi dira Txerrimuñon.

dav

Kaleko Afari Solidarioak taldea laguntzeko elkartasun pintxo-potea egingo dute gaur (otsailak 10) Txerrimuñon. 20:30ean hasiko dira elkartasun iniziatibarekin. Hilabete bakoitzeko bigarren ostiralean errepikatuko dute laguntzarako jarduera.

Donostian lan egiten dute Kaleko Afari Solidarioa taldeko kideek. Helburua, zehatza: baliabiderik ez dutenei, egunero afariak ematea. Horiek doan ematen dituzte, beraz, taldekideek laguntza behar dute jakiak erosi, egin, eta banatzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.