Harrera beroa egin diote gaur, Trintxerpeko Alkateordetzan, bilkide eta pasaitarrek EH Bilduren alkatetzarako hautagai Teo Alberro Bilbaori.
Hiru urteren ondoren, intxixu, basandere eta sorginak plazara iritsi dira, eta udaletxea hartu dute. Murrizketarik gabeko festak izango dira.
Beraungo eskolaurre zaharra herritarren arretarako bulego eta gizarte zerbitzuetako dotazio bihurtzeko lanean ari dira. Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo zinegotziak obrak bisitatu dituzte.
100 metroko eremua da birnaturalizatuko dutena: erreka ertzeko landaretza berreskuratu, eta ibilgua aldatuko dute.
Eider Rodriguezen 'Eraikuntzako materiala' eleberria izango dute hizpide hileko azkeneko asteartean egingo duten saioan.
Marie Kondoren ordenatzeko metodologia ikasi zuen Sara Etxebestek, eta ordutik, aholkulari lanak egiten ditu, Konmari metodoa laguntza eskatzen dioten etxeetara eramanez.
Bederatzi urteetatik aldapa batetik bestera jauzika dabil errenteriarra. 16 urterekin munduko onenekin lehiatzen dabil scooter modalitatean. Lezon skate park erraldoia eraiki du aitarekin batera, irakasle ere bada bertan.
Arhane Etxeberriak 'Olatua' belaontziko jabeak antolatutako lehiaketara 'Sukaldeko leihotik' argazkia bidali du. Gaur bukatuko da bozketa.
1984ko martxoaren 22an, sarraskia gertatu zenean, Donibanen egon ziren polizietako zazpik inputatu gisa deklaratuko dute Donostiako auzitegian. Lau gizon tiroz hil zituen gau hartan Espainiako Poliziak badian.
Kaleko Afari Solidarioak taldekoak laguntzeko hilabeteko bigarren ostiraletan pintxo-potea egiten hasi dira Txerrimuñon.
Asteburuko lehiak gaur hasiko dira, Jaixkiren Bekoerrotako partidarekin. Bihar eta etzi dira beste lehia guztiak.
Yeny Tascón eta Yoana Acosta Zapata buruzagi indigenek hitzaldia emango dute asteartean. Indarkeriarik gabeko bizitza baterako estrategia komunitarioak partekatuko dituzte bertaratutakoekin.
Atletismo pista eta futbol zelaia itxiko dituzte, egun osoz.
Senior eta gazte mailako futbol taldeek Ugaldetxon lau partida jokatuko dituzte. Miren Taberna Elorsoron arituko da, gaur.
Oiartzungo pilota elkarteko pilotariek 22 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bost Madalensoron jokatuko dituzte.
Erronka berri honetan 29 etapa egingo dituzte mendizaleek. Lehen ibilaldi honetan Andoinetik Larraonara joango dira, sei orduko ibilaldian.
Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera deitu du astelehen arratsalderako. Eguna hurbil dela eta, prestatzen jarraitu nahi dute.
Hileroko elkartasun keinua ohiko lekuan egingo dute berriro, Antxoko osasun etxean. Lehen hitzorduak 16:30ean emango dituzte, asteazkenean.