Oiarperen asteburuko partidak (2023-02-10)

Oiartzungo pilota elkarteko pilotariek 22 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bost Madalensoron jokatuko dituzte.

Oiarpe pilota elkarteko pilotariek 22 partidako kartelera izango dute asteburuan. Horietako bost jokatuko dituzte Madalensoron.

Hiru gaur arratsaldean jokatuko dituzte, eta beste bi atzo jokatu zituzten. Biak irabazi zituzten oiartzuarrek.

Txapelketatako lehenengo fasetako partidak dira gehienak, bi izan ezik. Lizarrako lau t’erdiko txapelketako finalerdiak  jokatuko ditu Haitz Aranburuk, igandean.

Bestalde, Oihan Etxeberriak Soraluzeko lau t’erdiko partida izango du astearte arratsaldean.

Atzoko emaitzak eta asteburuko partidak ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.