
Hasi da 2020ko Euskaraldia, eta horren berri emateko suziri bat bota dute herriko barruti bakoitzean. Gogora ekarri nahi izan dute oraindik zabalik dela izen ematea.

Euripean hasi ziren atzo sanjoanak, ekaitza lehertzearekin batera. Hala ere, trumoiek ez zituen uxatu plazara bildutakoak, jaiak hastekoa zain. Xabier Manzisidorrek bota zuen festen hasiera iragarri zuen suziria, eta Manchester City-ko atezainen entrenatzaileak eskertu egin zuen udaletxe zaharraren balkoitik jaioterrira itzultzen den bakoitzean egiten dioten harrera. http://youtu.be/aATKrCc6iP4