
Tokiko polizia "birpentsatu eta berrantolatzeko une egokia" dela uste dute taldekoek. Joxean Sanchez bozeramaileak esan du "inflexio puntu bat behar dela".

Zazpi autotan lapurtzea egotzi diete bi gizonei. Trintxerpeko Azkuene kalean eta Donostiako Bidebietako Juan Carlos Gerra kalean egin zituzten lapurretak.

Errenteriako Udalak erasoen aurkako lanketa abiatuko du madalenetan. Horretarako, sentsibilizazio kanpaina berritu eta hainbat zerbitzu jarriko ditu jaietan herritarren eskura.

Kaputxadun gizona Trintxerpen atxilotu dute, suhiltzaile aizkora bat eskutan hainbat gazteri segika zebilela, horiek ihes egiten zuten bitartean.

Trintxerpeko alkateordetzako instalazioetan egin dute ikastaroa, udaleko iturrien arabera, "herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko eta pasaitarrei sor dakiekeen edozein premiatarako prest egoteko" asmoz.

Antxon gizonezko bat inputatu eta beste bat atxilo eraman dute. Beste bi gertakari izan dira Donibane eta Trintxerpen ere.

Hainbat gazte harrapatu ditu udaltzaingoak joan den larunbatean garaje komunitario batean, etxeratze ordutik kanpo, musika eta alkoholarekin.

Udaltzainen erasoaren aurrean adierazpenak egin ditu sindikatu abertzaleak; Torreatze inguruan dauden trafiko arazoak konpontzeko bestelako neurriak har daitezen eskatu dute, besteak beste

Atzo arratsaldean gertatu zen erasoa, Kalparraren inguruan