
Oriamendi enpresarekin profesional gisa debutatu berri du aurrelari oiartzuarrak, 26 urterekin. Orain dela bi urte eskas probatu zuen kirola lehenengoz, ordutik «harrapatuta» ibili dela aitortu du.

Hernanin jokatuko du profesional bezala aurrelari gazteak lehen partida, larunbat arratsean, Labakarekin batera.