Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ugaitz Susperregi, erremonte jokalaria

«Sorpresa handia izan da honaino heltzea, oso azkar joan da dena»

Oiartzun
Kirola

Oriamendi enpresarekin profesional gisa debutatu berri du aurrelari oiartzuarrak, 26 urterekin. Orain dela bi urte eskas probatu zuen kirola lehenengoz, ordutik «harrapatuta» ibili dela aitortu du.

Amestutako debuta izan zuen larunbatean oiartzuarrak.
2021/12/13
Imanol Saiz Imanol Saiz


ugaitz susperregi erremonte jokalaria

Imanol saiz oiartzun
Debuta ezin hobea izan da. Hala izango zela espero zenuen?
Egia esan primeran joan da estreinaldia, biribila izan da. Ez nuen uste hala izango zenik, egia esan. Ez nuen espektatiba handirik, baina azkeneko entrenamenduak nola joan diren ikusita, konfiantzarekin nintzen. Partidan oso akats gutxi egin nituen, normalean egiten ditudanak baino gutxiago, eta horrekin oso asetuta geratu naiz. Zentzu batean amestutako debuta izan da.

Nahiko erraz irabazi zenuten partida [25-35 irabazi zuen Labaka bikotearekin]. Zein sentsazio izan zenituen?
Goizetik etxean urduritasuna joka hasi zen, aurreko gaua ere gaizki pasatu nuen. Egoera horretan erabaki nuen lehenbailehen pilotalekura joatea. Aldageletan sartu eta hor nahiko lasai ibili nintzen, berotzeko unean eta estiramenduetan bereziki. Baina harmailak betetzen joan ziren heinean urduritasunak gora egin zuen. Partida hasteko gogoz nintzen, irrikaz, tentsio horrekin. Baina zorionez partida primeran joan zen. Lehenengo tantoetan berde samar aritu nintzen, baina seigarren tantorako partidan sartu nintzen. Behin sartuta, ezin hobeto joan zen. Aurkariek, gainera, ez zuten egun bereziki ona izan, eta nire atzelaria [Jagoba Labaka] oso fin aritu zen. Hamar urteko esperientzia du, horrelako atzelari batekin jokatzeak asko laguntzen du, beste gauza bat da. Ez dugu gehiegi kointziditu entrenamenduetan, baina zorionez primeran moldatu gara. Sentsazioak oso onak izan ziren, pozik amaitu nuen partida. Partidaren ostean jende askok zoriondu ninduen, eta horrek indar handia ematen du.

Harmailak lagun eta senidez beteta ikustea, berezia izango zen, ezta?
Bai, baina horrek presio gehiago eman zidan [barrez]. Berotzen ari nintzenean jendea iristen hasi zen, eta halako batean zeloa entzun eta zenbait pankarta ikusi nituen harmailetan. Pixka bat despistatu ninduen horrek, baina egia da babes horrek indar handia eman zidala. Ilusio handia egin zidan. Egun oso berezia izan zen, hainbeste ezagun animoak ematen ikusteak sekulako bultzada eman zidan. Bizitza osoan gogoratuko dudan eguna izan zen joan den larunbatekoa, zalantzarik gabe.

Orain dela gutxi arte, gainera, muletekin ikusi zaitugu kaletik. Azkar errekuperatu zara.
Hala da. Berez orain dela hiru aste debutatu behar nuen, baina lesioagatik atzeratu behar izan dugu. Fasziitis bat izan dut hanka azpian, tendoia ukitua eduki dut. Jende askok esan dit kontuz ibiltzeko, zaila izaten omen dela sendatzeko lesio hori. Baina oso azkar sendatu da zorionez. Nik uste debutatzeko nituen gogo horiek ere asko lagundu dutela.

Aurretik joko garbian aritu izanak modalitate berri honetara egokitzen lagundu zaituela uste duzu?
Noski. Ikastolatik aritu naiz joko garbian, 12 urte inguru eman ditut honetan. Kirol asko probatu ditut: futbola, eskalada, atletismoa… Baina zesta izan da mantendu dudan bakarra. Orain zesta hori beste batengatik aldatu dut, baina erreminta oso antzekoa da. Keinuak antzekoak dira, eta horrek asko erraztu du egokitzapena. Dinamika ezberdina da, baina jokoaren aldetik erraz egin zitzaidan. Orain dela bi urte probatu nuen lehenengoz, eta egia esan oso azkar pasatu da dena. Unibertsitatean Ansa IIrekin kointziditu nuen, eta Galarretara gonbidatu ninduen behin. Pila bat gustatu zitzaidan, tantoek duten intentsitate horrek harrapatu ninduen berehala. Orduan entrenatzaileak atentzioa deitu zidan, esan zidan etorkizuna izan nezakeela erremontean, baina horretarako indarrak jarri beharko nituela honetan. Eta horretan aritu naiz ordutik, buru-belarri.

Esan daiteke zure ametsetako bat egi bihurtu dela?
Egia esan ez dut sekula horrelako ametsik eduki. Ez dut espektatiba handirik izan inoiz, nahiko errealista izan naiz. Nire helburu nagusia kirol honetaz %100ean gozatzea da, kirol honek eskaintzen didan guztia aprobetxatzea. Eta gero gai banaiz txapelketa batera joateko, oso pozik. Baina urruti ikusten dut hori. Sorpresa handia izan da honaino iristea, oso azkar joan baita dena. Bere garaian debutatzeko esan zidatenean hurrengo urteari begira jarri ginen, eta aurreratu izana ikaragarria izan da. Helburu nagusia profesional gisa maila ematea da, lanean jarraitzea dagokit orain. Astean hirutan entrenatzen nabil orain, bereziki teknika lantzen.

Nola definituko zinateke aurrelari gisa, zein dira zure ezaugarriak?
Bururik gabeko oilaskoa naizela esaten didate askok [barrez]. Hasiera batean horrela ibiltzen nintzen, korrika, jakin gabe nora joan. Baina pixkanaka asentatzen joan naiz, jokoa gehiago ulertzen. Oso inpultsiboa naiz, pelota erraz bat ikusten badut hortxe noa erasoan. Baina asko ikasi dut, itsu-itsuan joan beharrean orain buruarekin noa.

Noiz duzu hurrengo partida?
Ostegunerako [atzo] bigarren partida bat jarri didate [asteartean elkarrizketatu zuen Hitza-k, astekariaren edizioa itxi ostean da partida], oso pozik nago, gogotsu. Martirenarekin ariko naiz ukondoz ukondo, Hodei-Zaldua IIren kontra

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Agenda

    Eguraldia

    Iturria:tiempo.com

    Azken 7 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
    Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
    Ostiralero zure posta elektronikoan.

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 34 03 30
    • oarsobidasoa@hitza.eus
    • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.