Iazko hutsunearen ostean aurten Txerri Eguna egitea erabaki du Ttur-ttur elkarteak. Urteroko artisau eta ganadu feriaz gain, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte larunbaterako.
Bigarren maila batean, ezkutuan geratu den hori bistaraztea, eta Errenteria-Oreretari emakumeek egindako ekarpena lehen lerroan jartzea dute helburu Mariasun Landa Sariek.
Oriamendi enpresarekin profesional gisa debutatu berri du aurrelari oiartzuarrak, 26 urterekin. Orain dela bi urte eskas probatu zuen kirola lehenengoz, ordutik «harrapatuta» ibili dela aitortu du.
Laborek antolatu du ikastaroa, ostegunean egingo dute. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek ordea, 20.
Sei lasterkarik osaturiko taldeak, artean neba sanjuandarrak, historia egin du, lehen aldiz ekarri baitute Euskal Herrira urrezko domina hura.
Ariketa fisikoa eginez Oiartzungo txoko ugari gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du lanak. Argibideak emateaz gainera intereserako puntu, baserri eta etxeen gaineko informazioa ere ematen du.
EH Bilduko diputatuak Antxo bisitatu zuen joan den ostiralean, fabrikaren eraikin zaharra eskuratzeko lorturiko diru funtsaren garrantziaz mintzatzeko.
Ekhiñe Zapiain, Haizea Arana, Uxue Alkorta eta Irati Alcantarilla bertsolariak ariko dira ostiralean. Sarrerak jada eskura daitezke, Sorgin tabernan.
Futboleko derbian, hiru puntuek Errenteria-Oreretara ihes. Munttarperen bi talde nagusiek irabazi dute. Areto futbolean, eta saskibaloian, porrotak.
Igandean eskainiko dute emanaldia, arratsaldez. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroren truke, Garmendi txokolategian.