Garaipen handia Oiartzungo neskentzat

Nesken talde nagusiak 5-0 irabazi dio Nueva Montaña taldeari. Mutilak ordea, ez dira gai izan punturik eskuratzeko.

oiartzun tolosa Nesken talde guztiek Karla Lekuonan jokatu dute.

Garaipen handia eskuratu dute Oiartzun KEko neskek asteburu honetan. 5-0 irabazi diote Nueva Montaña taldeari.

Atsedenaldira lau goleko abantailarekin heldu ziren neskak, eta bigarren zatia ere erraz menderatzea lortu zuten. Ane Lopez de Heredia, Olatz Areitio, Leire Manterola, Ainhoa Lizaso eta Amaia Irastorzak gol bana eskuratu zuten. 

Mutilek ordea, ez dute zorterik izan asteburu honetan. Mikel Bengoetxeak gol bat eskuratu arren, ez ziren gai izan Mutriku menderatzeko. 94. minutuan garaipenaren gola eskuratu zuten etxekoek, amaierako 2-1 ezarriz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.