Aramendi anaiek urrea lortu dute Espainiako Kros Txapelketan

Sei lasterkarik osaturiko taldeak, artean neba sanjuandarrak, historia egin du, lehen aldiz ekarri baitute Euskal Herrira urrezko domina hura.

Sei lasterkarik osaturiko taldeak historia egin du.
Ander eta Mikel Aramendi sanjuandar bikiek historia egin dute. Espainiako Kros txapelketan garaile geratu dira Euskal selekzioarekin, neguko atletismo modalitatean, beste lau atleta gipuzkoarrekin osaturiko taldean.
 
Pasa den igandean Oviedon (Asturias) lehiaturiko lasterketarekin, urrezko domina horrek Euskal Herrian lur hartzen duen lehen aldia izan da. Sub.16 kategorian korri egin zuten, bi anai pasaitarrekin batera, oriotar batek, irundar batek eta Ordiziako beste bi atletek. Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak publikoki adierazi du, sare sozialen bidez, “borroka polita” izan zela taldearena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.