Birziklatutako apaingarriak egiten irakatsiko du Itziar Bandresek

Laborek antolatu du ikastaroa, ostegunean egingo dute. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek ordea, 20.

Aurtengo Gabonak “eraginkorragoak” izan daitezen proposamen batekin dator Labore Oarso.  Material birziklatuekin egindako eguberrietako apaingarriak egiten ikasteko ikastaro bat antolatu du. Ostegunean (hilak 16) egingo dute, kooperatibaren egoitzan bertan (Ihurrita bidea, 14). Itziar Bandresek emango du ikastaroa, 18:00etatik aurrera. 

Saioan parte hartzeko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek ordea, 20.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.