
Udala, Azti eta Euskalmet uholde arriskuari aurrea hartzeko proiektu bat lantzen hasi dira. Udalak herritarrei dei egin die, informazioa bidal dezaten.

Pasaiako Udalak abiarazi du berriki proiektua, gaian adituak diren hainbat eragilerekin batera. Lehengo astean egin zuten aurreneko bilkura, eta hogei eragiletik gora batu ziren, 2050eko Pasai San Pedro irudikatzeko, besteak beste.

Itsasgorak irauten duen bitartean urak tarte batez itsasertza gainditu dezakeela ohartarazi du Segurtasun Sailak. Udalak zenbait neurri hartu ditu.

Marea biziengatik eta itsaso zakarragatik Donibaneko alde zaharreko kaleak hartu zituen itsasoak larunbat gauean.

Mendearen bigarren erdian urpean geldi litezke Antxo, San Pedro eta Donibaneko zati batzuk. Egoera muturrekoenean, portua urpean legoke.

Gaur goizean egoera lasaia bada ere Udaltzaingoak HITZAri jakinarazi dionez, bart arratsean itsas gorarekin batera, uholdeak izan ziren herriko hainbat puntutan.

Barbara ekaitzak eskolako sabaian eragindako kalteengatik, amiantoa zuen teilatua guztiz kendu behar izan dute. Babesteko ipinitako plastikozko olanak ez du euritea jasan.

Itsasgora, euri zaparrada mardul eta etengabeak, eta zero kota. Hiru faktore horiek bat egin zuten atzo eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri Txiki eta Foru Plazan urak gainezka egin zuen. Fanderia inguruan ere izan dira kalteak.

Jaizkibelgo errepidean lurra kentzeko lanean ari dira oraindik; errepidea eguerdirako irekitzea aurreikusi dute.

Asteazken eta osteguneko lehen itsasgorak urteko altuenak izango direlako, arrisku horia ezarri du Euskalmetek kostaldean.

Itsasgorarekin hasi dira Hondfarribiko errekak gainezka egiten eta Kosta, Amute, Mendelu eta Jaitzubiko baratzeak urez betetzen hasi dira. Euria egiten jarraitzen du eta momentuz egoerak okerrera egingo du, landa eremu horietan behintzat.



Udalbatzarra gaur dela argitaratu arren, ostegunean izango da apirileko ohiko osoko bilkura. Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindak...
