
Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 44. ekitaldia egingo da hilaren 17tik 26ra bitartean. Aurtengo antzerki zikloak sei emanaldi izango ditu, eta saioak lau barrutietara iritsiko dira.

Hilaren 14ean abiatuko dira 2022ko Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak, 23ra bitarte. Barruti guztietan egongo dira emanaldiak.

Umoregile oiartzuarrak bigarren bakarrizketa saioa sortu du Torregarairekin. "Emakumeen gauzei" buruz arituko dira.

Aitziber Eguskiza Kultura eta Hezkuntzako teknikariak eta Artekaleko Joserra Fachadok aurkeztu dute Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 39. edizioa: "Oso pozik gaude, kultura beharrezkoa delako".


Pasaiako badia umorezko antzerkien topagune izango da urrian zehar. Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak 36. urtez antolatu ditu Pasaiako Udalak.

Larunbatean Niessen Kulturgunean egitekoa zen umeentzako umorezko kontzertua, Bea Larrañaga clown pailazoaren eta Udal Txistulari Taldearen eskutik, bertan behera gelditu da gaixotasuna dela eta.

Antonio Romerak umorezko bakarrizketa bat taularatuko du hilaren 8an Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan.

Gaur, Nimuren 'Pausa' obra Antxoko Ibaiondo plazan, 19:00etan. Bihar, Dejaburen 'Itzulera' Donibaneko Juanba Berasategin, 19:00etan. Etzi, Las Couchersen 'Charlas de azucarillo' Juanba Berasategin, 19:00etan.

Barre eginarazteko helburu "bakar eta sakratuarekin" arituko da “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibori buruz.

Gaur aurkeztu dituzte, 'Mater' itsasontzian, arte eszenikoen esparruan lanean ari diren pasaitarrak protagonista.