
Errenteriako Udala ez da ados azaldu neurriarekin, baina ez da nahiko izan bertan behera uzteko, izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak %90eko ordezkaritza dute organo horretan.

Lehen dantza emanaldia gaur arratsaldean izango da; bigarrena, ordea, bihar. Biak Herri Arte Eskolan egingo dira.

Kanpaina abenduaren 31 arte egongo da indarrean, eta autobus urbanoko erabiltzaileek hobariak jasoko dituzte Mugi txartela erabilita.

Arramendin bihartik hilaren 27ra arte jarriko dute aparkalekua, eta Tellerin 21etik 25era. TAO zerbitzua kenduko dute jaietan. Autobus geltokia, Tullera.